Ir al contenido principal

MODULOKO LANA

FAMILIA ANIZTASUNA  ETA JOLASA loreak taldea






Esteka honetan ikusiko duzue gure Moduloko Lanaren narratib digitala.

https://youtu.be/hIEogqm2dpU

Jarraian, hau da nire taldeak bideoaren esanahia justifikatzeko eta hedatzeko egin dugun egile-testua.


AUKIBIDEA




Aurkezpen gutuna 2

Narratiba sortzeko prozesua 2

Zer islatu nahi izan duzue? Zer lotura egin nahi izan duzue aniztasunaren gaiarekin? 4

Gaiaren integrazio lana 5

Talde lanaren prozesuari buruzko hausnarketa 7

Familia eta Aniztasunaren hausnarketa 8

Eranskinak 10

Narratiba digitala, azken emaitza 15

Bibliografia 16


  1. Aurkezpen gutuna 

Lan honetan eskola eremuko familia aniztasuna landuko da. Gure taldea Leire Schnell, Eneritz Seco, Maialen Tejado, Irati Telleria eta Carlota Tolosak osatzen dugu, taldearen izena Loreak taldea izanik. Horretarako gutako baten praktikaldian gertatutako egoera bat hartu dugu ardatz. Hortik abiatuz, aniztasunean oinarritutako ipuin bat sortu dugu, amaieran hausnarketa bat egitera bultzatuz. Bertan, ikasgela bateko eguneroko errutina azaltzen dugu, lekuko familia aniztasuna ikustaraziz eta honek eragindako jarduera bat azalduz. 

Lan hau aurkeztu bezain laister argi izan genuen gai hau landu nahi genuela; izan ere, gizaki garen heinean eta pertsonekin lan egingo dugun neurrian, familia egitura/eredu ezberdinak ezagutzea behar beharrezkoa iruditzen zaigu. Hortaz, lauhilekoan zehar eskeini zaizkigun tailer edo hitzaldi guztietara joan gara aniztasunaren gaia lantzeko eta bide batez gure lana aberasteko asmoz. Honezgain, gai honetaz gehiago arakatzeko helburuarekin, sarean nabigatzen ibili eta aukeraketa bat egin ondoren, artikulu zientifiko batzuk irakurri ditugu. Behin hau eginda, gure azken produktua izango denaren gidoi eta ekoizpenarekin lanean jarriz.

Azken emaitza lortu ahal izateko, ezinbestekoa izan zaigu haurren ahotsa lortzea. Horretarako gutako batek praktikaldia burutu zuen eskola batekin jarri gara harremanetan sekuentzi batzuk grabatzeko lana errealagoa bihutzeko asmoarekin. Ahots hauetaz gain, taldekideei ere narratzaile gisa gure ahotsak grabatzea tokatu zaigu, baita bideoa osatu ahal izateko teknologiak eskaintzen dizkigun aplikazio berriak erabiltzen ikastea ere.


  1. Narratiba sortzeko prozesua

Lan modularra aurkeztu eta taldeetan jarri ginen momentuan, gaien ideia zaparrada egin genuen, hau da, bakoitzak bere proposamenak bota zituen. Proposamen guztiak mahai gainean jarri ostean, gaia aukeratzeari ekin genion, baina gure kasuan ez zen eztabaida handirik egon aukeraketa egiteko unean; izan ere, denok ados geuden gure lanean familia aniztasuna lantzearekin. Egia da, aniztasunaren barruan adar asko aurki ditzazkegula, baina hasieratik argi izan genuen familia-aniztasunak haur hezkuntzako gela batean hartzen duen garrantzia uztartu nahi genuela gure lanean. 

Lanarekin hasteko, narratiba digitala zein formatutan egin nahi genuen pentsatzen hasi ginen, gure burutik pasatako ideia batzuk honako hauek izan ziren: antzerki bat egitea, txontxongiloekin antzeztea, ipuin bat sortzea, eskola batera joan eta bertan bideoa grabatzea, pertsona ezberdinen testigantzak filmatzea… Azkenean gure tutorearekin kontsultatu ostean, ipuin formatua iruditu zitzaigun aproposena. Hortaz, apurka-apurka ipuinaren gidoia egiten hasi ginen taldekide guztion artean. 

Hau egindakoan, eskolarekin harremanetan jarri ginen gure gidoiaren barruan jarritako soka saltoko abestiaren zatia grabatzeko baimena lortu ahal izateko. Zorionez, segituan beraien baiezkoa jaso eta lanarekin aurrera jarraitu ahal izan genuen; erantzuna kontrakoa izan ezean, ipuina beste formatu batean egitea pentsatu edo beste eskola batekin kontaktuan jarri beharrean topatuko ginen. 

Beraiek audioa bidali bitartean, guk gure narrazio zatiak grabatu genituen, horrela beraiek audioa bidali bezain laister audio guztiak prest izateko. Audio guztiak lortu ostean, Powtoon aplikazioaren bitartez ipuinaren alderdi bisuala sortzen hasi ginen, baita egile testuaren zati batzuk idazten ere. Eta behin Powtoon erabiltzeaz amaitzean, audioak, zein sortutako irudien bideoa Movavi Video editor + aplikazioan elkartu eta azken produktua sortu genuen. 

Azkenik, ipuina eraikitakoan bukaera polit bat emateko eta haurrei hausnarketa bat egitera bultzatzeko asmoz, esaldi txiki bat idatzi genuen amaiera gisa; esaldi honi taldekide baten ahizpa txikiak jarri dio ahotsa. Honekin narratiba digitalaren zatia amaitutzat eman eta egile testua idazten jarraitu genuen hau amaitu arte.

Normala den bezala, bidean hainbat oztoporekin topatu gara, lehenetako bat bideoa bera sortzea izan zen. Zein aplikaziotaz baliatu argi ez genuenez, interneten aukerak bilatzen jardun ginen Powtoon aplikazioarekin topo egin eta hau erabiltzea erabaki genuen arte (bideo laburrak eta animazioak egiteko plataforma). Aplikazio hau orain arte inoiz erabili ez genuenez, lehenengo gauza arakatzea eta erabiltzen ikastea izan zen. 

Behin aplikazioa nola erabiltzen zen ikasita, bideoa sortzeko gure ipuinarekin erlazioa zuten irudiak bertan aurkitzea izan zen ondorengo pausoa. Honetan zailtasun berezia izan dugula esan daiteke, izan ere, askotan guk nahigenuen irudirik topatu ez eta beste irudiren bat erabiliz egokitu behar izan baitugu eszena hori. Adibide bat aipatzeagatik, sokasaltoaren zatian girnalda bat erabili genuen soka gisa, ez baitzegoen erabilgarri sokaren antzeko beste ezer. Honekin batera, aplikazioak euskaraz edota gaztelaniaz jarduteko aukera ematen ez zuenez, erabilgarri zeuden irudien bilaketa egiteko eta ematen zituen aukeren esanahia ulertzeko, aurrez genekien ingelesaz baliatu behar izan gara. 

Irudiak eta audioak elkartzeko lehen aipatu bezala, Movavi Video editor + aplikazioa erabili genuen, eta bertan berriz ere, zailtasunak izan genituen audioa aurretik egindako irudiekin bat egiteko. Ondorioz, audio batzuk berriz ere grabatu behar izan genituen irudiarekin batera denbora aldetik ongi geratzeko. Honekin batera, audioen bolumen ezberdina ere oztopo bihurtu zen, hain zuzen ere, bakoitzaren ahotsa, grabagailuarekiko distantzia, ahots tonua edota ingurunea zela eta, ezberdintasun handiak baitzeuden audio batetik bestera. Hala ere, azkenean aurrez aipatutako aplikazioetaz baliatu ginen audioen akustika berdintzeko. 

Bideoaren sorkuntzarekin izan genituen arazoez gain, zalantzak izan genituen bideoari amaiera emateko momentuan, hausnarketa nola bultzatu genezakeen oso argi ez genuen eta. Hala ere, taldean buruari buelta batzuk eman ostean eta Lan Modularreko tutorearekin hitzeginez amaiera nola eman adostu genuen.

Aniztasunaren gaia zabala den heinean, oztoporik handiena bideoaren luzeeran aurkitu dugu, nahiz eta gaia finkatua izan gauza asko baitaude aipatzeko. Nahiz eta familia ereduetan oinarritu, honekin batera orokorrean gizartean dagoen pertsona aniztasuna islatu nahi izan dugu bideoan, protagonista gisa estereotipo ezberdinetako pertsonaiak erabiliz.

  1. Zer islatu nahi izan duzue? Zer lotura egin nahi izan duzue aniztasunaren gaiarekin? 

Familia aniztasuna lanean hainbat alderdi islatu nahi izan ditugu. Hasteko, familia aniztasunak zer nolako eragina dauen haur hezkuntzako ikasleetan eta haien egunerokotasunean, baita haurrek familia aniztasuna nola bizi duten ere. Honekin batera, familia bakoitza ezberdina zein paregabea dela islatu nahi izan dugu, egia esanda ez baitaude bi familia berdin, denak bakarrak bezain bereziak baitira. Gainera, estereotipo horien aurka jokatzearen garrantzia plasmatu eta txitatik honi buruz hausnartu eta kontzientzia hartzea ezinbestekoa dela ikustarazten sahiatu gara. Honetarako, esan bezala, Haur Hezkuntzako gela batean gaiari ikusgarritasuna emateko aurrera eramaten diren jarduerak ikustarazi nahi izan ditugu, gela batean topatu daiteken dibertsitatea erakustearekin batera. 

Entzunezko zatian gure ahotsak sartzeaz gain, haur ezberdinen ahotsak ere sartu ditugu ipuinari errealismoa emateko asmoz. Honela, entzuleari erakusten den testuingurura gerturatzea errazagoa izango zaiola uste baitugu.

Euskarri bisualari dagokionez, Powtoon aplikazioaz baliatuz ipuin bat sortzea iruditu zitzaigun aukera hoberena. Honetan familia aniztasunetik haratago aurkitzen diren alderdiak ere islatu nahi izan ditugu bideoko detaile txikietan. Esate baterako, klasean sartzerakoan, umeen kontakizunak ezberdinak dira, familiak bezala. Honekin batera, txokoetan bakoitzak bere kabuz aukeratzen du zertan jolastu eta haien errealitatea islatzen dute askotan, jolas sinbolikoaren bitartez. Patioan ere, sokasaltoan dabiltzan haurrek, abestiaren bertsio eguneratuak abesten dituztela entzun daiteke, hau da: “aita ama” esan ordez, “aita eta aita” edo “ama” abesten dute bakoitzaren familia ereduaren arabera. Eguna bukatzeko, haien gurasoekin itzultzerakoan, ikusi daiteke guraso ezberdinen egoera sozioekonomikoa, hala nola, erlijioa edo bere lanbidea: neska musulman bat, gizon beltzarana smokin batekin jantzita eta obretan lana egiten duen gizon bat ikus dezakegu eta. 


  1. Gaiaren integrazio lana

Lehen aipatu bezala, hainbat tailer edo hitzaldi ezberdinetara joan gara aniztasuna lantzeko, zehazki: heriotzaren tailerra Nere-ren eskutik, begirada anitzei buruzko ikertze taldearen tailerra, “el lado oscuro de las tics” Mikel Cerezoren eskutik eta Martinen hitzaldia homeschooling gaiari buruz. 

Hasteko, baliagarrienak izan zaizkigun hitzaldiak edo tailerrak ikertze taldearen, zein homeschoolin-aren tailerrak izan dira, izan ere, bertan landutako gaiek gure lanarekin lotura zuzena dutela ikusten baitugu. Ikertze taldearen tailerrean adibidez, burututako ekintzei esker aniztasunaren aurrean begiak irekitzea lortu genuela esango genuke. Bertako kideek behin eta berriz azpimarratutako gaiak, zapalkuntzaren eta pribilegioaren arteko lotura esate baterako, oso zabalak badira ere, guk zehazki familiekin lotu ditugu. Gure gaur egungo gizartean finkatutako arauetatik ateratzen diren familiek sufritzen duten zapalketarekin adibidez. Estereotipoei buruz ere hitz egin genuen, honekin lotutako hainbat jarduera aurrera eramanez. Jarduera bat hurrengo hau izan zen:

Taldeetan banatu ginen eta talde bakoitzaren eskura baliabide ezberdinak jarri ziren: errotulagailuak, paperak, gometsak… Honetaz gain, paper handi bat utzi ziguten talde bakoitzari, bertan gure tamainako figura (gorputza) marrazteko.

Paperaren alde batean, gizartean emakume rola nola irudikatzen den isladatu behar zen marrazki eta hitzen bitartez (arropa, itxura, jarrera…), bestean ordea guk geure burua gizartearen aurrean nola ikusten dugun irudikatu behar izan genuen, hau da: indartsuak, galtzekin, makilajerik gabe, gorputzean ilearekin (besazpian, anketan…). Honen ostean, hainbat taldeek marrazkiaren azalpena eman zuten talde guztiaren aurrean.

Haurreko jardueren bitartez gure gizartean esleituta dauden arau edota estereotipoez ohartu ahal izan ginen, hau gure kasuan, eskola eremuan aurki ditzazkegun famili ezberdinekin identifikatuz. Gizartean familia oso estereotipatua dagoela iruditzen zaigu, izan ere, familia hitza entzutean sarri aita, ama eta bere seme-alaba biologikoak etortzen baitzaizkigu burura; eta ez ordea, errealitatean dagoen familia aniztasuna.

Bestalde, lehen esan dugun bezala, homeschooling-a izan da lagungarri izan zaigun beste hitzaldietako bat, izan ere, bertan Martinek bere esperientzia kontatu baitzigun. Bertan, bere familiak bera eta arreba hezteko aukeratutako moduari buruz hitz egin zuen, aurkitu zituen zailtasun zein lortutako onurak azalduz. Honi esker, hezkuntza sistematik at dauden metodoei buruz gehiago ikasi ahal izan genuen.  Izan ere, familia-eredu desberdinak dauden bezala, hezkuntza eredu ezberdinak daude gaur egungo gizartean familia bakoitzaren esku.

Aitzitik, Izarorekin aurrera eramandako ipuin-kontaketa saioak ere lan mota hau erabakitzeko oinarrizkoak izan ziren, izan ere, hauei esker ipuinen onuretaz hausnartu ahal izan genuen. Honekin batera, saio hauetan, aniztasuna orokorrean lantzeko aukera izan genuen, baina gai zehatzetan oinarritu gabe. Nahiz eta familia bera ez izan gaia, aniztasuna ulertzen eta horretaz pentsatzen lagundu ziguen dinamikak, oso baliagarria bihurtuz.

Orain arte aipatutako guzti honek, aukeratutako gaiarekin lan egitea erraztu digu, izan ere, zuzenean familiari buruz hitz egin ez badigute ere, aniztasunaz mintzatzean gizartearekiko ikuspegi zabalagoa lortu ahal izan dugu. 

Beste alde batetik, sarean ere informazio bila ibili gara familia aniztasunaren gaia arakatzeko asmoz. Bertan, Koerner eta Hulsebosch-ek (1996) esandako esaldi hau topatu dugu: “no se puede estar a favor de los niños y en contra de sus familias”. Kasu honetan bat gatoz beraien esaldi honekin, izan ere, eskola eta familia haurraren oinarri garrantzitsuak diren einean, elkarlanean egon behar dira uneoro, haurraren hobebeharrez. Honekin batera autore hauek honako hau aipatzen dute: “la escuela debe ser al tiempo, “espejo y ventana” de la diversidad familiar”. Guztiz bat gatoz beste behin beraiek esandakoarekin, eskolak errealitatearen ispilu bat izan behar baitu, hau da, eskolan gure kasuan familiez hitz egiterako garaian, abanikoa zabala izan daitekeela azaldu behar diegu. Modu honetan, urte batzuk atzera botaz gero zegoen familia eredu bakar hori alde batean utzi eta gaur egungo errealitatean dauden familia eredu ezberdinez hitz eginez, Lucia Aguadok (2010) aipatutako familia ereduak oinarri hartuz esate beterako:

  • Familia hedatu edo konplexuak

  • Familia nuklear funtzionala

  • Gurasobakarreko familiak

  • Izatezko bikoteak

  • Seme-alabarik gabeko guneak

  • Pertsona bakarreko guneak

  • Familia berreraikiak

  • Adopzio-familiak

  • Harrera-familiak

  • Familia homoparentalak, sexu bereko pertsonez osatua

  • Ugalketa lagunduaren bidez jaiotako umeen familiak: intseminazioa, in vitro ernalketa

  • Subrogazioaren bidez sortutako familiak

  • Etorkinen familia aniztasuna


Hau horrela eginez gero, haur guztiek familiaz hitz egitean beraien familia eredu horien barnean dagoela ikusi ahal izango dute, hau da, eskolak inklusioa bermatua izango du; izan ere, ez dago eskola inklusiborik familia-aniztasunik gabe.


  1. Talde lanaren prozesuari buruzko hausnarketa 

Taldean burututako lanaz hitz eginez gero, ongi moldatu garela esango genuke, izan ere, komunikazio ona, iritzia emateko edota hauek errespetatzeko arazorik ez dugu izan. Nahiz eta lan talde berriak izan, elkar ondo ez ezagutu eta elkar konfiantza handirik ez izan, gure lana aurrera joan den einean, taldekideen harteko harremanek indarra hartu dutela argi ikusi dugu.

Lanari dagokionez, denok bat gatoz lanaren gai aukeraketa gure esku uzteak lanarekiko motibazio gehigarri bat sortu duela esaterakoan. Horrela, gure intereseko gai bat aukeratu eta honi buruz gauza berriak ikasi ahal izan ditugu eta. Gainera, taldeko kide guztiok gaia aukeratzean ados geudenez, lanarekiko interes handia erakutsi dugu taldekide guztiek. Honekin batera, egunerokotasuneko gai bat eta lanerako ezagutu beharreko esparru bat izateak ere interesa piztu diguela esango genuke.

Gure taldeak lan hau aurrera eramateko jarraitu duen prozesuari dagokionez, eraginkorra eta antolatua izan dela esan dezakegu, hau da: tutorearekin hainbat tutoretza egin ditugu lana aurrera ongi zijoala zihurtatzeko, denbora antolaketa ondo kudeatzen jakin dugu, taldekide bakoitzak bere iritzia emateko tokia izan du uneoro eta gainontzeko kideak beti entzuteko prest izan dira. Beraz, orokorrean, talde lana aurrera ongi eramaten jakin dugula esango genuke.


  1. Familia eta Aniztasunaren hausnarketa 

Argi dago gaur egungo gizartean familia eredu asko daudela. Hortaz, behar beharrezkoa iruditzen zaigu haur hezkuntzako geletan hau islatzea. Izan ere, askotan familiaz hitz egitean, betiko familia eredua soilik aipatzen baita, gelan beste eredu ezberdinen bat egon ezean. Honek ordea ez luke gelan familia gaia lantzerako momentuan eraginik izan beharko, hau da, nahiz eta gelan familia eredu konkretu batzuk egon, beste ereduak ere landu beharko liratekeela uste dugu. 


Orokorrean, pertsonek familiaz hitz egitean eredu tradizionalean soilik pentsatzeko joera dute, hau da, aita, ama eta seme-alabez osatutako familia ereduan. Baina errealitatean, familia eredu hau bakarrik existitzen al da? Erantzuna ezezkoa dela argia dago, hala ere, familia aniztasunaz askotan ahaztu egiten gara. Gure ustez, tradizioa alde batera utzi eta orainaldiko errealitatean zentratzeak garrantzi handia du, izan ere, haur guztiek beraien familia eskolan baloratzen eta kontuan hartzen dela sentitu behar dute.


Aurrez aipatu berri dugun hau bermatzeko, erabiltzen diren jolasak edota abestien letrak ere aldatzeko beharrean aurkituko gara. Horren adibide da gure narratiba digitalean ageri den soka saltoko abestiaren oinarria: “aita, ama zenbat urterekin ezkonduko naiz?”. Letra hau aztertuz gero, pentsaera tradizionala ageri dela argi ikusi daiteke, kasu honetan bete betean historikoki garrantsitsua izan den ezkontza kontzeptua ikusiz. Honekin batera, familia eredu tradizionalaren (aita-ama, modelo heterosexuala) islada bakarrik egiten da, gizarteak ezarritako margenetatik at geratzen diren familiak kontuan hartu gabe. Honen aurrean, guk aztertutako eskolan adibidez, haurrek hain gustoko duten goxoki kontzeptua sartzen dute maiz, jolasaren bitartez zenbat goxoki erosiko dituzten jakin ahal izateko. Hala ere, sarean nabigatzen ibili ostean, mota honetako, hau da, inklusioa oinarri duten abesti edota jolasak gero eta anitzagoak direla ikusi ahal izan dugu.


Guzti honekin ikastetxe batzuetan familia guztiak integratzeko aldaketa eta hobekuntza nabaria gertatzen ari dela ikusi daiteke. Nahiz eta egia izan oraindik ere gizarte bezala hobetzeko asko dugula, gure ustez hobekuntza hau txikienen hezkuntzatik hasi beharko luke, hau da,  gure etorkizuneko haur hezkuntzako geletatik. Hortaz, gogoratu:


Maitatzeko modu bezain beste familia daude munduan. Gainera, haietako familia bakoitza bakarra bezain berezia dela esan daiteke, izan ere, bakoitza bere inperfekzioan bizi baita. 




Eranskinak


I. ERANSKINA: Taldea izendatzeko fitxa eredua 


Taldearen izena: Loreak

Taldearen koordinatzailea edo harremanetarako pertsona: Irati Telleria

Koordinatzailearen e-posta: itelleria026@ikasle.ehu.eus

Lan taldeak baliatuko duen e-posta:

Lanaren izenburua: Aniztasuna eskolan


Izena 

Abizenak 

Argazkia




Leire




Schnell Gonalez




Eneritz




Seco Tallante





Maialen




Tejado Sanchez




Irati




Telleria Saralegui





Carlota




Tolosa Olazabal
























II. ERANSKINA: Talde lanaren inguruko hausnarketa eta konpromisoak 


Gero eta gehiago aipatzen da, beste zenbait lanbidetan bezala, ikas-irakaskuntzan ere talde lana ezinbestekoa dela, bai elkarbizitzarako eta baita lan giro ona izateko ere. Baina askotan ez da horrela gertatzen, faktore asko sartzen direlako tartean: norbere izaera, komunikazio arazoak, ikuspegi edo irizpide ezberdinak, aniztasuna, asertibitate eta enpatia falta… Hala ere, pentsatu behar dugu edozein ikastetxetan ongi ezagutzen ez ditugun edo gure gustuko ez diren pertsonekin lan egin beharko dugula, eta ezin izango dugu erabaki honekin bai eta horrekin ez. Askotan teoria ongi dakigu baina gero praktikan arazoak ditugu. 


Bestalde, onartu behar dugu horrelako gatazkak sortzea normala dela, gatazkak bizitza profesionalaren zati natural baitira. Gakoa non dago? Bakoitzak bere burua ongi ezagutzean, asertibitatea lantzean eta talde bezala egoera horiek kudeatzen jakitean.




Lan hitzarmena Anizastuna Eskola Moduluan 2022eko urtarrilaren 31 an. 

Jarraian sinatzen dugun kontratu didaktiko honetan, guk Aniztasuna Eskolan Modulua osatzen dugun taldekideok, modulu honetako gidan jasotzen diren helburu eta zereginak irakurrita eta argibide guztiak aztertu ondoren, honako hitzarmena sinatzen dugu, erabakimen osoz. 

Batetik, benetako talde lanean jarduteko konpromisoa honako adierazleetan zehazten dugu: 

1.- Komunikazio on bat sustatzea, horrekin batera entzute aktiboa, eta taldekiedeen artean errespetuz hitz egitea. 

2.- Taldekide guztiek modu orekatuan parte hartzea, lanean bakoitzak bere aportazioa egitea, guztiok batera lan eginez.

3.- Guztion iritziak eta proposamenak entzutea eta kontuan hartzea, inor baztertu gabe.

4.- Zehaztutako datak kontuan hartzea, hauek errespetatuz. 

5.-  Lanean zerbait aldatu behar dela edo irudituz gero denon artean adostea, eta ez gutariko batek besteekin kontsultatu gabe gauzak aldatzea.


Honakook osatzen dugu taldea:




Zein konpromiso hartzen dituzue talde hau osatzen duzuen kideetako bakoitzak? 

1 kidea: Leire Schnell Gonzalez → Elkarlana, entzute aktiboa eta lanaren helburuak sustatzea, haiek lortzeko.

2 kidea: Maialen Tejado Sanchez →  Partea hartze zein entzute aktiboa, gainontzekoen iritziak kontuan hartuz zein errespetatuz. 

3 kidea: Eneritz Seco Tallante → Gainontzeko iritziak kontuan hartu inorena gutxietsi gabe, inplikazioa eta lanerako gogoa, lanerako konpromezua eta elkarlanerako ahalegina egitea. 

4 kidea: Irati Telleria Saralegui →  Parte hartze aktiboa, lanerako konpromezua eta talde lana modu orekatuan aurrera ematea.

5  kidea: Carlota Tolosa Olazabal → Parte-hartzea eta lanaren helburuak betetzea. Talde lana eta komunikazioa, entzute-aktiboa. 

Sinadurak (ikasleena eta moduluko irakaslearena)






III. ERANSKINA


1) Moduluak aurreikusiak zituen konpetentziak lortu direla uste al duzue? 

Bai, naiz eta prozesuan hainbar zailtasun edota arazoekin topatu, konpetentziak lortu direla uste dugu.


2) Moduluaren nondik norakoak azaltzen dituen txostena aproposa dela uste al duzue? Ezer aldatuko al zenukete? 

Bai, gure iritziz, txostenean azaldutako nondik norakoak osatuak daude prozesurako beharrezkoak ditugun jarraibideak argituz. 


3) Nolakoa izan da ikasleen inplikazioa diziplinarteko lanean? Zergatik? (Adibidez: motibatuak egon zarete, galderak egin dituzue, tutoretzei probetxua atera diezue…). 

Inplikzioa handia izan dela esango genuke, izan ere, gaia guk aukeratutakoa baitzen. Honek taldekideen partaidetzan erangin zuzena izan duela uste dugu nahiz eta guztiona berdina ez izan. Honekin batera, jasotako hitzaldiak zein eskuragarri izan dugun informazioa gure motibazioan asko eragin du ere. 


4) Nolakoa izan da irakasleen inplikazioa diziplinarteko lanean? (Adibidez: prestutasuna erakutsi dute, suertatu diren zailtasunak kudeatu dituzte, koordinatuak egon dira, komunikazioa erraztu dute…). 

Gure tutorearen prestasuna oso ona izan da, nahi izandako tutoretza guztiak egiteko aukera eman digu arazorik azaldu gabe eta prozesua bideratzeko emandako jarraibideak oso egokiak izan direla uste dugu. Gainontzeko irakasleen inplikazioa ere egokia izan dela esango genuke, hala ere, lanari eskeintzeko saio gehiago ematea gustatuko litzaiguke. 


5) Beste lan mota bat egitea proposatuko zenukete? Zein? Edo egin duzuen lanaren inguruan hobekuntzarik planteatuko zenukete? Zeintzuk?

Ez, egindako lanarekin gustora gaude eta honi esker hausnarketa zein gaiarekiko dugun iritziaz hausnartuarazi gaitu, hau da, prozesu onuragarri bat izan dela uste dugu. 



NARRATIBA DIGITALA, AZKEN EMAITZA:



Bibliografia:


Iribarren, L. A. (2010). Familia ereduak gaurko eskolan. Tantak. EHUko Hezkuntza Aldizkaria., 22(1). 



López Gaviño, F., Díez López, M., Morgado Camacho, B. M., & González Rodríguez, M. D. M. (2008). Educación infantil y diversidad familiar. XXI: Revista de educación, 10, 111-122.







Comentarios

Entradas populares de este blog

PODCAST

 PODCAST GRUPAL SOBRE EL TALLER DE JAKINTZA. En esta publicacion añado el vinculo para el audio que hemos creado los miembros de mi grupo balorando la experiencia de el micro-taller en Jakintza:

SESION 2 ACTIVIDAD 1

  ACTIVIDAD 2 El significado que tiene esta asignatura para mi es muy importante.  No sabia que íbamos a impartir una asignatura relacionada con las tecnologías. Pero creo que es una manera también de prepararnos para el futura de manera diferente y practica, además de educativa. Creo que la información que tenemos a nuestro alcance es mayor a la que podemos/sabemos manejar correctamente, y en nuestro trabajo eso es fundamental.  MI VIDEO DE PRESENTACIÓN (sin filtros) MI VIDEO DE PRESENTACIÓN (filtro de la risa) MI VIDEO DE PRESENTACION (filtro de la repetición) AVATAR

TALLER JAKINTZA

JAKINTZA TAILERRA- BASURA Y CONTAMINACIÓN      Este taller lo hemos realizado en el colegio Jakintza del barrio antiguo, concretamente en el aula de cinco años. Este taller lo habíamos preparado previamente en clase, por lo que ya teníamos preparado un guión concreto con la intención de no perder la línea en el propio taller y de que hubiera una coordinación entre nosotros. Todas las fotos que nos hemos llevado cuando hemos llegado a Jakintza las hemos puesto a lo largo de la habitación, en el suelo, en las sillas, en los estantes...de esta manera, nada mas entra e el aula, los niños podrian experimentar una sensacion nueva de inquietud pero también de curiosidad por lo que estaba pasando.       Al entrar los niños en la clase, les hemos hecho una pequeña presentación de nosotros mismos y con ella les hemos explicado a qué hemos venido. Tras esta introducción, hemos comenzado con el taller preguntando qué es para ellos la contaminación y la pobreza. Ellos ya sabian algo sobre el tema y